Txistulari Gazteen txapelketa izango da gaur, erreferente dena

Kronika - Erredakzioa 2009ko api. 25a, 02:00

AROZENATARREN kontzertuarekin hasi zen atzo 5garren Txistulari Jaialdia, eta bihar arte luzatuko da.


Gazteen txapelketa gaur
Milagrosa kaperan Jaialdiko egunik haundiena gaurkoa izango da, erreferente bihurtzen ari den Txistulari Gazteen Txapelketa izango baita. Txapelketa goiz eta arratsaldez izango da, Milagrosa kaperan: goizean 11:30etan hasita eta arratsaldean 17:00etan hasita. Euskal Herri osotik etorritako neska mutilek hartuko dute parte: Arrasate, Gasteiz, Irun, Azpeitia, Donostia, Tolosa, Bilbo, Mendarozketa eta Hernanikoak. Bihar amaituko da jaialdia, txistulari topaketarekin. Egun osoan zehar kalejiran ibiliko dira herrian zehar.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!