EUSKALMET eta SOS deiak-ek egindako iragarpenen arabera, eguraldi petrala espero da asteartera arte: euri asko botako du eta haize bolada zakarrak espero dira.
Euri asko egingo du
Iragarpenen arabera, gogotik egingo du euria egun hauetan. Hori dela eta, Udalak honako aholkuak eman dizkie herritarrei: kotxeak eta bestelakoak urak hartu ditzakeen lekutatik urrundu, komunikabideetako informazioa kontuan hartu, Urumea ibaiaren eboluzioa jarraitu, eta asko igotzen bada edo gainezka egiten badu, Udaltzaingoari (943 24 89 00) abisatu, eta nonbaiten harrapatuta geratuz gero ere, Udaltzaingora deitu.
Haize bolada zakarrak
Haizea indartsu ibiltzea ere espero da, eta aurre egiteko Udalak honako aholkuak luzatu ditu: haizeak eraman ditzakeen gauzak lehio eta balkoietatik kendu, etxeko ateak eta lehioak ondo itxi, andamio eta zuhaitzetatik babestu, haizetik babesteko ez jarri horma, pareta, hesi edo zuhaitzen ondoan, eta saiatu etxetik ez ateratzen; eta ahal izanez gero, kotxea ez hartzen.