Baltasar Garzon epaileak Ekaitz Telleria espetxeratzeko agindua eman zuen herenegun. Martxoaren 31n izandako atxiloketen harira agindu zuen Garzonek Telleria atxilotzeko. Herenegun bere burua aurkeztu zuen Auzitegi Nazionalean Telleriak, abokatuak lagunduta, eta deklarazioa hartu ondoren, epaileak espetxeratzeko agindua eman zuen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!