Kata kurtsoa izango da gaur kiroldegian, Gipuzkoako judoka guztiei zuzendua

Kronika - Erredakzioa 2009ko api. 25a, 02:00

KATA judo kurtsoa izango da gaur kiroldegian. Goizeko 09:30etan hasiko da eta Gipuzkoako edozein herritako judokek hartu ahal izango dute parte. Kurtsoa Gipuzkoako Judo Federazioarekin elkarlanean antolatu dute. Bestalde, Hernaniko judoka gazteek, infantil mailakoek, hitzordua dute bihar Lezoko kiroldegian. Bertan Gipuzkoako Infantil Judo txapelketa izango da, goizeko 10:00etatik aurrera.

Espainiako Kata txapelketa
Joan den apirilaren 19an Kata judo txapelketa izan zen Madrilen, Espainia mailakoa. Txapelketan, Hernaniko judoka ordezkariek laugarren postua lortu zuten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!