atletismoko Gipuzkoako Banakako txapelketa jokatuko da bihar Arrasaten. Alebin eta infantil mailako neska mutilentzako izango da, eta partehartzaileen artean Hernaniko 28 atleta izango dira.
Alebin neskak
Alebin nesken mailan, hernaniko bost atletek hartuko dute parte: Ane Lopezek altura proba egingo du, Naiara eta Nerea Mouriñok 500m-ko proba egingo dute, eta Maialen Pavon eta Ane Lopez de Arregik pisu proba egingo dute.
Alebin mutilak
Alebin mutilen probetan zazpi hernaniarrek hartuko dute parte: David Blanco eta Julen Mazonek luzeera salto proban eta 500m-tan hartuko dute parte, Eneko Agirrezabalak, eta Endika Otsoak eta Txomin Ansorena pelota proban.
Infantil neskak
Infantil nesketan zazpi atleta izango dira Arrasaten: Leire Villaverdek 150m proban ete erreleboetan hartuko du parte; Olaia Auzmendik pisu, 150m eta errelebo proban, Elena Langaricak pisu, 500m eta errelebo probetan, eta Larraitz Larreak errelebo progan.
Infantil mutilak
Azkenik, infantil mutiletan 7 hernaniarrek hartuko dute parte: Oscar Lionek 500m eta errelebotan, Iker Secok 500m eta errelebotan, Jon Muruak 500m eta errelebotan, eta Mauro Battilochik erreleboan.