elkartasuna zabaltzeko besteak ezagutzea aurrerapausua izaten da, eta horregatik hain zuzen, bihar munduko bazter askotako mokadu goxoak dastatzeko aukera izango da, 12:00etatik aurrera, Plaza Berrin (euria egingo balu, Atsegindegin).
Urrutiko errezetak,
bertan eginak
Aukera ederra izango da bihar munduko bazter askotako errezetak probatzeko, bertan eginak. Mokadu gehienak etxean eginda ekarriko dituzte, baina izango da bertan egindako produkturik ere. Horretarako, txartelak jarriko dituzte eta txartelekin pintxoak hartu ahal izango dira.
Han izango dira Ekuador, Bolivia, Txile, Mendebaldeko Sahara, Kolonbia, Honduras, Argentina, Txina, Maroko, Moldavia, Nikaragua, Peru eta Kubako kutixiak, besteak beste. Denak jatorri ezberdinetako eta Hernanin bizi diren pertsonek eginak.
Berta-bertako ordezkari bat ere izango da, Ixaak Salaberria, Fagollaga jatetxeko sukaldari famatua hain zuen ere, ohorezko gonbidatu.
Errespetua oinarri
Antolatzaileen esanetan, ekintzaren helburu nagusia da «kohesio sozialean aurrerapausoak ematea, eta euskal gizartean, pluralitatea eta errespetua oinarri izatea, edozein dela ere bakoitzaren nazionalitatea».
Elkartasunerako bide asko
Antolatzaileen ustez, jai gastronomikoan parte hartzea ere elkartasun keinua da, horregatik, gonbidatu dituzte herritarrak elkartasun ekitaldi gozo honetan parte hartzera.
Horrez gain, Amher elkarteak mahai bat jarriko du. Mahaian elkarteari buruzko informazioa emango dute, elkarteak egiten duen Kaixo aldizkariaren aleak izango dira eta aukera izango da, nahi izanez gero, elkarteko kide egiteko.