Jubenil eta kadeteak play-off partiduekin hasiko dira asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2009ko api. 25a, 02:00

Jubenil eta kadete taldeak play-off partiduekin hasiko dira asteburu honetan. Play-off-ak hiru partidutara jokatuko dira, eta talderen batek bi partidu irabazten dituen momentuan bukatuko dira. Kadeteek Lizeo Santo Tomasen kontra jokatuko dute, lehenengo partidua kiroldegian izango da, bihar goizeko 12:00etan. Jubenilek berriz B.K.L. Beasain izango dute aurrean, eta lehenengo partidua etxetik kanpo jokatuko dute, gaur, 12:15etan. Azkenik senior taldeak, Teklan Hernanik, Cafés Aitona talde donostiarraren kontra jokatuko du. Partidua Donostiako Gaska kiroldegian izango da, bihar 10:00etan. Herritarrak Donostiara animatzera joateko deia luzatu dute taldetik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!