Yone Boutique areto futbol taldeak Tolosako Laskorainen kontra jokatuko du bihar. Oso partidu garrantzitsua eta emozioz betetakoa izango da hernaniarrentzat. Hernaniarrak aurreneko postuan daude sailkapen nagusian, eta Laskorain hirugarren dijoa, pasaden asteburuan Idiazabalen kontra galdu ondoren. Julen Giraldo entrenatzailearen esanetan «Laskorain bigarren itzuli oso ona egiten ari den taldea da. Lehenengo bueltan ateratzen genion distantzia bera ateratzen diogu orain, eta hori ondo jokatzen ari denaren adibide garbia da». Partidua bihar, arratsaldeko 18:00etan kiroldegian.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!