Ojuel eta Gorrotxategik GRAVN Torneoko finalerdia jokatuko dute gaur, Labrit pelotalekuan

Kronika - Erredakzioa 2009ko api. 24a, 02:00

PELOTA partidu garrantzi- tsuak jokatuko diren ostirala izango da gaurkoa. Hasteko, Ojuel eta Gorrotxategik Gravn Torneoko finalerdietako partidua jokatuko dute Iruñeako Labrit pelotalekuan. Ojuelek Telletxea pelotaria du bikote, eta Sub 22 kategorian jokatzen du. Gaurko partiduan Garralda eta Linzoain bikote nafarraren kontra jokatuko dute; eta azken hauek dira partidua irabazteko faboritoak. Gorrotxategiren txanda jaialdiko hirugarren partiduan izango da. Banakako senior txapelketa ari da jokatzen, eta gaurkoan Uriarte bizkaitarra izango du aurkari. Gorrotxategik duen nibela ematen badu, partidua irabazteko aukera asko izango ditu.

Amurrio Torneoa
Bestelde, Jon Zabala hernaniarrak Amurrio Torneoko finala jokatuko du. Bikotekide Irurruziaga arabarra du eta finalera lau partidu jarraian irabazi ondoren iritsi dira. Partidua Hernandez-Gilen aurka jokatuko dute, eta oso berdindua izatea espero da. Gaur 20:00etan, Amurrion.

Udaberri Torneoa
Azkenik Udaberri Torneoko 4 1/2 partiduak izango dituzte gaur pelotari hernaniarrek. Hauek izango dira partiduak: Hernanin, kadeteetan, Erize/Urkizu; eta seniorretan, Bilbao/Grajal. Hondarribian, jubeniletan, Hondarribi/ Zapiain.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!