arozena familiaren kontzertuarekin hasiko da gaur aurtengo Txistulari Jaialdia. Kontzertua txistu, perkusio eta gitarra emanaldi berezia izango da; eta Urko Xanet eta Aitor Arozenak eskainiko dute. Gaur, arratsaldeko 19:30etan, Biteri kultur etxean.
Larunbatean txapelketa eta igandean topaketa
Bihar Txistulari Jaialdiko ekitaldi nagusia izango da, Hernaniko Vgarren Txistulari Gazteen Txapelketa. Goiz eta arratsaldez izango da, eta txapelketan ondorengo herrietatik etorritako gazteek hartuko dute parte: Arrasate, Gasteiz, Irun, Azpeitia, Donostia, Tolosa, Bilbo, Mendarozketa eta Hernani. Bihar, goizeko 11:30etan hasita.
Jaialdia iganden amaituko da, txistulariek egingo duten topaketarekin. Egun osoan zehar ibiliko dira herrian barrena.