Txaber Zabaleta hernaniarra, martxoaren 31an beste zazpi lagunekin batera atxilotu zutena, aske geratu da. Asteartean atera zen espetxetik, arratsaldeko 20:30ak aldera, 10.000 euroko fiantza ordainduta. Hernanira gaueko 02:00ak aldera iritsi zen, familiakoekin batera. Hernanin herritar mordoska batek ongi etorria egin zion.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!