MENDIRIZ Mendi elkartekoek irteera antolatu dute Hernaniko gaztetxoentzat eta Atzegi taldekoentzat.
Irteera Azpeitian dagoen Nuarbeko urtegira egingo dute, maiatzaren 10ean, igandea. Egun bateko irteera izango da eta parte hartzen dutenek bazkaria eraman beharko dute. Irteera Atsegindegitik egingo dute, goizeko 09:30etan.
Izena emateko elkarteko bulegotik pasa behar da, astelehen, ostegun edo ostiraletan, arratsaldeko 20:00etatik 21:00etara. Izena emateko epea maiatzaren 8an bukatuko da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!