Igoerako azken txanpan ea Zubipek bultzatzen dion Hernaniri

Kronika - Erredakzioa 2009ko api. 22a, 02:00

Gorengoen mailako liga bukatzeko sei partidu geratzen dira. Hernani denboraldi ezin hobea ari da egiten eta bigarren da sailkapen nagusian. Lehenengo postuan Aretxabaleta dago, 5 puntura. Gorengoen mailatik 3garren mailara aurreneko geratzen den taldea bakarrik igotzen da zuzenean. Hain zuzen ere, bost puntu horietako aldea murrizteko, Hernanik larunbatean Tolosaren kontra jokatuko duen partidurako, herritarren bultzada eskatu du. Tolosa hirugarren da sailkapenean, eta Hernanik baino puntu bat gutxiago du. Partidua 16:30etan izango da Zubipen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!