Erretiratuta dauden liburuak maileguan hartzeko aukera etzi, liburutegiko Saski-naski azokan

Kronika - Erredakzioa 2009ko api. 21a, 02:00

Urteen poderioz, badira liburutegiak jendaurretik erretiratzen dituen liburuak, eta arrazoi nagusiak honakoak izaten dira: aspaldian argitaratuak izatea, zaharkituak geratu izana, aspaldian maileguan hartu ez izana eta abar. Ostegunean, hilak 23, Liburu Eguna dela aprobetxatuz, liburu horiek berriro ere eskuragarri izango dira, Liburutegian izango den Saski-naski liburutegi azokan. Liburuak mailegatu ahal izateko liburutegiko bazkide izan beharko da, eta mailegu mailetik pasa beharko da. Azoka Liburutegiko ordutegian izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!