Yone Boutiquek 1-3 irabazi zion Berako Gure Txokoari

Kronika - Erredakzioa 2009ko api. 20a, 02:00

Aste Santuko atsedenaldiaren ondoren, Yone Boutique taldeak Berako Gure Txokoa taldearen aurka jokatu zuen ostiralean, baita 1-3 irabazi ere. Lehenengo partean ondo aritu ziren eta atsedenaldirako 0-3 zijoazten. Bigarren partean ez ziren hain ondo ibili eta bi taldeek izan zituzten aukerak, besteen aldeko dudako penaltia esate baterako, gol bakarra sartzeko aprobetxatu zutena. Hasierako boskotea honakoa izan zen: Mikel, Paco, David, Rober (gol bat sartu zuen), eta Josu (bi gol); Miguel, Joseba eta Asier ere han izan ziren. Ostiraleko garaipenari esker, sailkapenean aurrera samarrean dago Yone Boutique taldea eta igoera faseari begira daude. Datorren astean Laskorain taldea hartuko dute etxean, sailkapenean laugarrena, eta orduan ere lana egin beharko dute etxekoek, besteak ere igoera faseari begira baitaude.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!