Mendiriz Mendi elkarteak bi eguneko irteera antolatu du astebururako, Moncayo mendira (2.313 m). Larunbatean abiatuko dira Atsegindegitik, eguerdiko 14:30etan. Bazkideek 55 euro ordaindu behar dute eta bazkide ez direnek 65 euro; dirua bidaia, afaria, loa eta gosaria ordaintzeko da. Plaza mugatuak dira, 45 lagunentzat. Eraman beharrekoei dagokienez, elkarteak jakinarazi du ez dela prezisoa lo egiteko zakua eramatea, baina pioleta eta kranpoiak behar-beharrezkoak direla. Informazio gehiago edo izena eman nahi izanez gero, bulegotik pasa behar da (Iturregi plazatik), gaur edo ostegunean, gaueko 20:00etatik 21:00etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!