Txantxangorrik antolatuta, amurrainak harrapatzeko arrantza txapelketa egin zen atzo Urumea ibaian. Hiru helduk eta 30 gaztek hartu zuten parte. Pieza eta kilo mordoska bildu zituzten.
12 urte artekoak
Sailkapena bildutako kiloen arabera izaten da, baina kontuan hartzen da bakoitzak arrantzatutako ale kopurua ere. 12 urte arteko parte hartzaileen artean honakoak izan ziren lehenengoak: Xabi Urdanpilleta (2.774 kilo); Alain Agirre (2.297); Aitor Clemente (1.123); Gorka Lekuona (0.875); Aitor Lukas (0.787); eta Yerai Nieto (0.325).
13-14 urte
13-14 urte artekoen artean honakoak izan ziren irabazleak: Asier Tejada (4.806 kilo); Eneko Noriega (4.188); Oier Garcia (0.927); Alex Ugalde (1.680) eta Aitor Ormazabal (0.275). Piezarik haundiena, 1.195 kilokoa, Alex Ugaldek arrantzatu zuen.
Helduak hiru
Helduen kategorian, 14 urtetik gorakoak, hiru parte hartzaile izan ziren eta sariak honakoek eraman zituzten: Iker Artolak lehenengoa (0.578 kilo arrantzatuta) eta bigarrena Asier Garayar (0.179 kilo arrantzatuta). Honek, sariaz gain, elkarteko lehenengo bazkidea izateagatik, urdaiazpiko bat ere eraman zuen etxera, amurrainei platerean laguntzeko.