Mikel Laboaren omenaldiko sarrerak salgai gaurtik aurrera

Kronika - Erredakzioa 2009ko api. 20a, 02:00

Larunbatean Mikel Laboari egingo dioten omenaldiko sarrerak salgai egongo dira gaurtik aurrera, 5 euroan, Kale Nagusiko Elkar liburudendan. Omenaldia herriko eta herrian bizi diren hainbat abeslarik egingo diote; horretarako, Laboaren abestien bertsioak egingo dituzte. Kontzertua larunbat gauean izango da, 23:00etan, Biteri kultur etxean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!