Hernaniarrek ezin izan zuten garaipena lortu Cadizeraino joanda

Kronika - Erredakzioa 2009ko api. 20a, 02:00

Ilusioz betetako asteburua zen hernaniar errugbilarientzat, eta espero baino dezente petralagoa izan da. Ohorezko B Maila utzi eta Ohorezko A Mailara igotzeko asmoa zuen Hernaniko taldeak galdu egin zuen atzo Cadizen. Jubenilak ere ez zuten zorterik izan Valentzian eta larunbatean eta atzo jokatutako partiduak galdu egin zituzten.

Partidu polita eta gogorra
Ohorezko B Mailatik A Mailara igotzea ez da broma eta partidua espero bezalakoa izan zen: gogorra. Hala ere, hernaniarrak gogotsu aritu ziren. Lehenengo partean izan zituzten aukerak hernaniarrek baina ez zituzten ondo bukatu. Atsedenaldira 11-10 iritsi ziren, nahikoa lan eginda. Bigarren zatiaren hasieran urduri samar ibili ziren hernaniarrak, eta lasaitu ziren arren, ez zuten lortu markagailua beren alde jartzea eta 32-22 galdu zuten. Nahiz eta joaneko partidua irabazi, emaitza orokorrean, Cadizekoek 7 puntu dituzte beraien alde. Beraz, bukatu da igoera fasea hernaniarrentzat.

Jubenilak Valentzian
Jubenilak, Euskadiko txapeldunordeak, Valentziara joanak ziren Estatuko Txapelketako partiduak jokatzera. Larunbatean Kataluniako RC Sitges txapeldunaren aurka jokatu zuten eta 35-0 galdu zuten. Igandea ez zen askoz hobea izan, 43-3 galdu baitzuten Valentziako CAU Valentzia txapledunaren aurka.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!