Zeberio II-Ion eta Juaristi-Iriarte irabazle atzo, Galarretako lehenengo partiduetan

Kronika - Erredakzioa 2009ko api. 19a, 02:00

Patxaran Baines Masterra jokatzen ari dira erremontean eta atzo jokatu ziren Masterreko lehenengo partiduak Galarretan. Zeberio II eta Ion 40-32 gailendu zitzaizkien Ezkurra eta Olazarri. Era berean, Juaristi eta Iriarte 40-37 gailendu zitzaizkien Urriza eta Badiolari. Aurrretik eta ondoren ere izan ziren beste partiduak atzoko jardunaldian: Matxin II eta Agirrezabalak 35-33 irabazi zieten Ibarzabal eta Etxezabali, eta eguneko azkeneko partiduan, Bereziartua eta Gazteluk egurra eman zieten, 30-14, Etxeberria IV eta Urkori.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!