Oraindik ere badago aukera emakumeentzako antolatutako Jabetze Eskoletako bi ikastaroetan izena emateko. Batetik, Emakumeentzako autodefentsa ikastaroan eman daiteke izena. Ikastaroa apirilaren 25ean izango da, goiz eta arratsaldez, Biterin. Bestetik, Gure amonengatik ikasiaz ikastaroan ere eman daiteke izena, norbere familiako emakumeen bizipenak, ekarpenak, zailtasunak eta abar aztertzeko, besteak beste. Ikastaroa apirilaren 22an hasiko da, 10 ordukoa izango da, asteazkenetan, arratsaldeko 17:30etatik 19:30etara, Biterin. Izena emateko: 943 33 68 02 telefono zenbakira deitu edo marijo-m@hernani.net helbidera idatzi. Matrikula 6 euro ordaindu behar da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!