Antonio Redondo irabazle Foso Unibertsaleko tiraldian

Kronika - Erredakzioa 2009ko api. 19a, 02:00

Foso Unibertsaleko tiraldia izan zen atzo Santa Barbaran eta Antonio Redondo eta J. Pedro Yeregui izan ziren irabazleak kategoria bakoitzean.

25 plateretik 25
Antonio Redondok 25 plateretik 25 bota zituen. Aurtengo erregularitate txapelketako bi tiraldi besterik ez dira falta eta Redondo lider dijoa 54 punturekin; atzetik du Luis Mari Zerain, 51 punturekin. Atzo Iñaki Estarloa izan zen bigarren, 25etik 23 plater botata; eta Asier Tejada hirugarren, 25etik 23 botata.

J. Pedro Yeregui irabazle bere kategorian
Bestalde, J. Pedro Yeregui izan zen bere kategoriako irabazlea, 25etik 21 plater botata; bigarren Oskar Redondo izan zen, hau ere 21 plater botata; hirugarren postua Gonzalo Rodriguezentzat izan zen, 25etik 20 plater botata.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!