Partidu garrantzitsua jokatuko du gaur Ohorezko B mailan jokatzen ari den Hernaniko taldeak, Atletico Portuense taldearen aurka. Eguerdiko 12:30etan izango da Cadizeko Puerto de Santa Maria herrian. Bestalde, jubenilak estatuko txapelketan jokatzen ari dira, Valentzian. Atzo Kataluniako txapeldunak izandako RC Sitgesen aurka aritu ziren eta gaur Valentziako txapeldunak izan diren CAU Valenciakoen aurka ariko dira. Goizeko 09:45etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!