Gaur Eibarrera joateko deialdia, Errepublikaren Egunaren inguruko ekitaldira

Kronika - Erredakzioa 2009ko api. 19a, 02:00

Errepublikaren Eguna izan da astearte honetan, apirilaren 14an. Ezker Batuak egun honen bueltako ekitaldia egingo du gaur Eibarren eta Hernaniko ordezkariek joateko gonbitea luzatu dute. Eguerdiko 12:00etan Eibargo Unzaga plazan bilduko dira eta bertan Marcelo Usabiagak errepublikako bandera igoko du. Aurretik 11:30etan, ekitaldi politikoa izango da eta bertan izango dira: EBko koordinatzaile nagusia den Mikel Arana eta Isabel Salud PCE-EPKko idazkari nagusia.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!