Joxan Goikoetxeak ‘Innervisions’ kontzertua emango du gaur Donostian, Kubo-Kutxa aretoan

Kronika - Erredakzioa 2009ko api. 19a, 02:00

Joxan Goikoetxea akordeoilari hernaniarrak kontzertua emango du gaur, Kursaaleko Kubo-Kutxa aretoan, arratsaldeko 19:30etan. Innervisions kontzertua eskainiko du, Ciria/Zugasti erakusketaren amaiera dela eta.

Ciria/Zugasti erakusketa bukatzeko kontzertua
Kontzertua Ciria/Zugastiren erakusketari bukaera emateko antolatu dute. Erakusketa otsailaz geroztik egon da jarrita eta gaur bukatuko da. Bertan Jose Manuel Ciriak azken lau urteotan sortutako margolanak eta Jose Zugastik 80ko hamarkadatik hona egindako alanbrezko eskulturak izan dira ikusgai. Erakusketari amaiera emateko antolatu dute Joxan Goikoetxearen musika emanaldia. Innervisions emanaldia, Goikoetxearen lana, artistaren barne adierazpena da, erakusketan Ciria eta Zugastik egin dutenaren parekoa.

Laguntzaile finak
Joxan Goikoetxea ez da bakarrik izango kontzertuan; ondoan izango ditu kategoriko hainbat musikari laguntzen: Arantxa Irazustak ahotsa jarriko du; Roberto Yabenek kitarra joko du eta Felipe Ugartek hang perkusio tresna eta waterphone-a joko ditu.

Sarrera doan
Kontzertura sartzeko ez da sarrerarik ordaindu behar, hala eta guztiz ere, komeni da bizkor ibiltzea, aretoan leku kopurua mugatua baita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!