Kirol jardueretarako dirulaguntzak eskatzeko aukera izango da maiatzaren 15a bitartean

Kronika - Erredakzioa 2009ko api. 19a, 02:00

atera dira kirol jardueretarako diru laguntzak eskatzeko oinarriak. Dirulaguntzen oinarriak Gipuzkoako Boletin Ofizialean argitaratu ziren joan den osteguneko, apirilaren 16ko, alean. Argitaratu direnetik 30 eguneko epea izango da eskariak aurkezteko. Oinarrietan azaltzen denez, dirulaguntza hauek eskatu daitezke Hernaniko kirol klub eta elkarteek antolatzen dituzten kirol jarduera eta programak diruz laguntzeko. 2009ko udal aurrekontuetan 28.953 euroko diru partida gorde da laguntza hauetarako. Oinarriei buruzko informazioa kiroldegian edo www.hernani.net web orrialdean aurkitu daiteke.

- Kirol jardueretarako diru laguntzen oinarriak: hainbat puntu

Zer aurkeztu behar da:
-Eskari orria beteta. Eskari orria kiroldegian eskura daiteke.
-Klubaren estatutuak, duela gutxi eratutakoa bada.
-Identifikazio Fiskaleko Kodea (IFK) dokumentuaren fotokopia.
-Elkarteen Hernaniko Udal Erregistroan izena emanda dagoela ziurtatzen duen agiria.
-Diru laguntza eskatu duen entitatearen curriculuma: dauzkan talde kopurua kirol modalitate bakoitzean eta kategoria bakoitzean; 2009 urteko Hernaniko kirolari edo federatu kopurua eta horien zerrenda; klubeko kideen aurreko denboraldiko kirol balantzea; 2008ko balantze ekonomikoa; herritar guztiei zuzendutako promoziozko kirol jardueren antolaketa, bere dokumentazioarekin; egindako dirulaguntza eskaeren deklarazioa, edota dirulaguntzak jaso badira, horien deklarazioa.
-Eskatzailea kontu baten titularra dela ziurtatzen duen dokumentua, banketxeak emana.

Eskariak ebaluatzeko irizpideak:
-Kopuru finkoa: aurkeztu eta onartutako eskaera bakoitzari 600 euro emango zaizkio, baldin eta kopuru horrek  aurrekontuaren %40 gainditzen ez badu. Ehuneko hori gainditzen den kasuetan kopuru hori proportzionalki gutxituko da.
-Kopuru aldakorra: Jasotako kopuru finkoari beste diru kopuru bat
gehituko diote, balorazioa egin ondoren, eta puntu sistema
kontuan hartuta.

Ordainketa eta jakinaraztea:
-Erabakia jakinarazi ondoren kopuruaren  %100.
-Erabakia jakinarazteko epea 3 hilabetekoa izango da, eskaerak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo egunetik hasita.
-Emandako dirulaguntzak kiroldegiko iragarki taulan argitaratuko dira eta zati bat Gipuzkoako Boletin Ofizialean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!