Arrantza txapelketa gaur Urumean barrena

Kronika - Erredakzioa 2009ko api. 19a, 02:00

Batek baino gehiagok hartuko du gaur gozatu ederra, Urumean amurrainak harrapatzen, izan ere, Txantxangorri elkarteak antolatuta, amurrain arrantza txapelketa izango da gaur, heldu eta gazteentzat, Urumean barrena.

Gazteak Landare inguruan, helduak gorago
14 urtetik beherako arrantzaleek Landare inguruan ari beharko dute. Horretarako aste honetan 100 kilo amurrain bota dituzte inguruan. Helduak berriz, hortik behera eta gora ibili beharko dute, Lastaolatik Bezkita errekak Urumearekin bat egiten duen parajera arte (Tximistaenea baserri inguruan).

Goizeko 08:30etan
08:30etan jarri dute hitzordua, Txantxangorri elkartean. Izenak hartu ondoren abiatuko dira arrantzalekuetara. 13:00ean bukatuko da froga eta 13:30etan pisatuko dituzte arrantzatutako piezak elkartean bertan, ondoren sariak banatzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!