Hernaniko V. Txistulari Jaialdia datorren asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2009ko api. 19a, 02:00

ostiralean hasita, Hernaniko 5garren Txistulari Jaialdia izango da asteburuan herrian. Ostiralean, Arozenatarren kontzertua izango da, Biterin, 19:30etan. Larunbatean, txistulari gazteen txapelketa izango da, Milagrosan, egun osoan zehar, goizeko 11:00etan eta arratsaldeko 17:00etan hasita. Igandean txistularien topaketa izango da, goizeko 10:00etan dianarekin hasita, goiz eta arratsalde.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!