VIII. Argazki rallya izango da hilaren 26an, igandea

Kronika - Erredakzioa 2009ko api. 18a, 02:00

datorren igandean argazki rallya izango da herrian, parte hartu nahi duten argazkilari eta afizionatuentzat, heldu zein ume. Egunean bertan proposatutako gaiei buruzko argazkiak egin beharko dituzte parte hartzaileek.

Gaiak egunean bertan
Argazkizale guztiek parte hartu dezakete rallyan. Horretarako, hilaren 26an udaletxeko arkupe txikira joan eta bertan agindutako gaiei buruzko argazkiak egin beharko dituzte herrian eta herri inguruan. Helduek 3 euro ordaindu beharko dituzte eta txikiek batere ez.

Heldu eta umeentzako sariak
Helduek honako sariak izango dituzte: bilduma onenak 190 euro eta trofeoa; bigarrenak 160 euro eta trofeoa; 3garrenak 130 euro eta trofeoa; eta hernaniar batek egindako bildumarik onenak 160 euro eta trofeoa jasoko ditu. Umeen hiru bildumarik onenek argazki materiala eta trofeoak jasoko dituzte. Rallyan irabazitako lanak eta parte hartzaile bakoitzaren lan batekin erakusketa jarriko dute aurrerago.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!