Gipuzkoako kopa hasiko da bihar Floridako bolatokian

Kronika - Erredakzioa 2009ko api. 18a, 02:00

Gipuzkoako bola txapelketa hasiko da bihar Floridako bolatokian, goizeko 10:00etatik 11:30etara, eta 16:30etatik 17:30etara. Bost tiraldiko kopa izango da. Bestalde, joan den asteburuan bukatu zen Lehendakari saria, Ategorrietan izan zen tiraldiarekin. Irabazlea Zeraingo Luis Aizpiolea izan zen, 233 brilarekin. Hernaniarrretan, bigarren Ur Miako J. Tapia izan zen, 230 brilarekin. Gainerako hernaniarren emaitzak honakoak izan ziren: A. Minerrek 222 brila, M. Arrozpidek 221 brila, J. Ugaldek 219 brila, M. Burugainek 216 brila, eta F. Galarragak 191 brilarekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!