Iñaki Lekuona eta Xabi Errazkin txirrindulari hernaniarrek Arabako Durana herrian korrituko dute biharko lasterketa, Elite mailakoa. 130 kilometroko ibilbidea izango dute aurretik. Besteak beste, Leintz Gatzagan bi portu igo beharko dituzte; eta lasterketa ziurrenik bigarren portu hori igotzerakoan erabakiko da. Ibilbide gogorreko etapa izango da, aldapa eta malda ugarikoa, eta bi txirrindulariek adierazi dutenez «aurrekaldean izateko, gure helburua ihesaldiren bat hartzea izango da; bestela taldearekin pelotoiaren aurrean ibiltzea izango dugu helburu». Etapa goizeko 10:00etan hasiko da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!