GARBIÑE INSAUSTI: «Nao es tu abestuko dut, portugesez. Gustoko nuen oso berak nola abesten zuen»

Kronika - Erredakzioa 2009ko api. 19a, 02:00

Zer abestuko duzu Laboaren omenaldian?
Nao es tu abestia abestuko dut, portugesez. Neronek aukeratu dut. Letra Sarrionaindiarena da. Eta gustoko nuen oso berak nola abesten zuen.

Nola definituko zenuke Laboa?
Gazte garaian izan dugun erreferente garbiena. Izarren hautsa eta Haika mutil bezalako abestiak beti izan dira eta izango dira gurekin... Euskal kantagintzan erreferente bat izan zen; bere abestiez gain, herri abestiak ere berreskuratu zituen.

Zer iruditu zaizu omenaldia?
Sorpresa atsegina. Ez dakit haundiagorik ere egin dioten, baina herrian iniziatiba hori izatea ideia ederra da, gure omenaldi xumea egiteko aukera izango dugu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!