Postua gaur Plaza Berrin

Kronika - Erredakzioa 2009ko api. 18a, 02:00

Hileko bigarren larunbatero Bidezko Merkataritzako postua jartzen dute Plaza Berrin. Aste Santuko oporrak medio, hil honetan ez dute jarri, eta hori dela eta, gaur jarriko dute postua. Bertan azukrea, kafea eta bidezko merkataritzako beste hainbat produktu erosi ahal izango dira. Goizeko 10:00etatik 13:00etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!