Gaur arratsaldean pasako da Hernanitik dispertsioaren aurkako bira. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak azaldu du apirilean 20 urte betetzen direla dispertsio masiboa martxan jarri zela: «dispertsioa presoen kolektiboa suntsitzeko burutu zen eta ekarri duen bakarra sufrimendua izan da, honen adierazle da 22 preso espetxeetan hil direla eta 16 senide errepidean». Bira, guzti hau salatzeko jarri da martxan eta gaur pasako da Hernanitik. Gaur goizeko 11:30etan Lasarten sartuko da bira eta 13:00etan kontzentrazioa izango da Lasarteko udaletxe aurrean. Arratsaldeko 15:30etan, autokarabana aterako da Lasarteko hipodromotik eta Hernani, Astigarraga eta Oiartzungo herrietako plazetarantz abiatuko da. Hernanin, gaur, arratsaldeko 20:00etan manifestazioa deitu dute, Gudarien plazatik aterata. Bestalde, jakinarazi dute, birari bukaera emateko ekitaldi nazionala antolatu dutela Durangon, igandean, 12:00etan. Bertara joateko autobusa antolatu dute eta zerrenda Garin tabernan dago. Autobusa, igandean, goizeko 10:30etan aterako da Atsegindegitik. AAMk dei egin du ekitaldi eta mobilizazioetan parte hartzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!