Kirol Patronatuak antolatutako pala eta squash txapelketetan izena eman daiteke dagoeneko

Kronika - Erredakzioa 2009ko api. 17a, 02:00

HERNANIKO Udal Kirol Patronatuak urteroko pala eta squash txapelketak antolatu ditu, eta parte hartu nahi dutenei jakinarazi die izena eman daitekeela dagoeneko. Aurtengo pala txapelketa 13garrena izango da eta izena apirilaren 23ra arte eman ahal izango da. Txapelketan Hernanin bizi direnak edota kiroldegiko bazkide direnak hartu dezakete parte. Informazio gehiagorako kiroldegian galdetu.

Squash txapelketa
Bestalde, 14garren squash txapelketan ere eman daiteke izena. Izena emateko epea apirilaren 29an bukatuko da. Behar adina partehartzaile bilduko balira bi txapelketa antolatuko lirateke: bata gizonezkoentzat eta bestea emakumezkoentzat. Squash txapelketaren inguruko informazio gehiago: 943 55 21 85.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!