ASTEBURU borobila izango da datorren hau Hernaniko errugbilari eta zaleentzat, senior eta jubenil mailan oso partidu garrantzitsuak jokatuko baitituzte, etxetik kanpo. Ohorezko B mailan dagoen taldea A mailara igotzeko fasea ari da jokatzen. Igoera CRA Portuenseren aurka jokatuta hasi dute hernaniarrek. Landaren izan zen joaneko partiduan Hernanik 17-14 irabazi zuen eta orain Puerto de Santa Mariara, Cadizera, joango dira bueltako partidua jokatzera. Hernaniarrek hiru tantoko diferentzia besterik ez zuten lortu eta Igoera Fasean aurrera egiteko ez diete andaluziarrei haiek baino tanto gehiago egiten utzi behar. Partidua igandean jokatuko dute, eguerdiko 12:30etan.
Jubenilak Estatuko Txapelketan
Jubenilak bihar Valentzia aldera abiatuko dira Estatuko Txapelketako partiduak jokatzera. Jubenilak Euskadiko txapeldunordeak dira eta aurrez aurre izango dituzte bi ekipo indartsu, Kataluniako eta Valentziako txapeldunen aurka jokatu beharko baitute: larunbatean, eguerdiko 12:00etan, RC Sitgesen kontra jokatuko dute, eta igandean goizeko 09:45etan, CAU Valentziaren kontra.