Gaur bukatuko da epea San Joanetako kartel lehiaketan lanak aurkezteko. Jatorrizko lanek 32 cm-ko zabalera eta 48 cm-ko altuera izan behar dute. Lanak paperean eta kartoilumazko oinarrian aurkeztu behar dira. Goiburuan San Joan Jaiak. Hernani 2009 agertu behar du. Lanak Biterin aurkeztu behar dira arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara, sinadurarik gabe, eta sobre itxi batean egilearen izena, helbidea eta telefonoa jarri behar dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!