plater Tiroko tiraldia izango da larunbatean Santa Barbarako tiralekuan, Txantxangorri elkarteko bazkideentzat. Oraingo honetan, Foso Unibetsaleko tiraldia izango da, 25 plateretara. Tiraldia goizeko 10:30etan hasiko da eta izena goizeko 11:30ak arte eman ahal izango da. Inskripzioak 12 euro balio du. Parte hartzeko beharrezkoa izango da federazioko lizentzia izatea. Tiraldi hau erreguliritate sarirako kontuan hartuko da. Minifosoan, Foso Unibertsalean, Doble Trapean, Trap Amerikarrean eta Ehiza Ibilbidean plater gehienak botatzen dituenak honako saria jasoko du: plater tirorako 1.000 kartutxo eta txapela.