ATZO argitaratu ziren Gi-puzkoako Boletin Ofizialean auzo elkarteen beren funtzionamendua hobetzeko eta jaiak antolatzeko diru laguntzen oinarriak. Diru laguntza eskatu daiteke auzo elkarteen funtzionamendua errazteko; auzoa hobetzeko egiten diren proiektuak laguntzeko; edota, auzo elkarteak antolatzen dituen jai eta jarduera kulturaletarako.
59.156 euro laguntzetarako
Diru laguntza hauek Zerbitzu Publikoen Sailetik bideratuko dira, eta 2009ko udal aurrekontuetan 59.156 euroko diru partida gorde da laguntza hauetarako. Diru laguntzak eskatzeko epea boletinean argitaratu eta hilabetera bukatuko da, hau da, eskariak maiatzaren 15a baino lehen egin behar dira. Diru laguntzak eskatzeko eskaera orriak udaletxeko erregistroan eskatu daitezke eta paper guztiak ere leku berean aurkeztu behar dira.
Dirulaguntzen oinarriak: hainbat puntu
Zer aurkeztu behar dute auzo elkarteek diru laguntza eskatzeko:
-Eskaera orria beteta.
(orria erregistroan eskura daiteke)
-Diruz lagundu beharreko jardueren zerrenda eta gastu eta sarreren aurrekontua.
-Eskatzailea kontu korronte baten jabe dela erakusten duen agiria.
-Beste diru laguntzarik jaso bada, horren berri ematen duen agiria.
-Urteko batzarreko akta. (Akta elkarteen oinarrizko funtzionamendurako dirulaguntzetarako eskatu behar da bakarrik).
-Identifikazio Fiskaleko dokumentuaren fotokopia.
-Elkartea Eusko Jaurlaritzako Elkarte eta Erakunden Erregistroan eta Auzo Elkarteen Udal Erregistroan izena emanda dagoela erakusten duten agiriak.
-Elkartearen estatutuak eta curriculuma.
* Oharra: 2008an diru laguntzarik jaso bada, honakoak aurkeztu beharko dira: eskaera orria, diru lagundu beharreko
jardueren zerrenda, kontu korronte baten jabe dela erakusten duen agiria, beste diru laguntzarik jaso bada hori erakusten duen agiria, urteko batzarreko akta
(elkarteko funtzinamenduarako diru laguntzen kasuan aurkeztu behar da bakarrik), elkarteak Eusko Jaurlaritzan izena emanda jarraitzen duela
erakusten duen agiria.
Ordainketa:
-Auzoko jaietarako diru laguntzetarako eta jarduera kulturaletarako diru laguntzen kasuan, diru laguntzaren %80 emango da eskaria onartzerakoan. Beste %20 justifikazioak aurkeztean emango da.
Bete beharrak:
-Diru laguntza jaso duen proiektua edo gastuak nabarmen aldatzen badira,
jakinarazi egin beharko da.
-Diruz lagundutako jaurduera egingo
den inguruan eta publizitatean ez onartzea diru laguntza ematen duen
delegazioari dagozkion jarduera
esparrutik kanpoko lema, adierazpen, pankarta, ekintza eta abar.