Leitzara irteera

Kronika - Erredakzioa 2009ko api. 17a, 02:00

Elur Txori elkarteak Leitzara urteroko ibilia egingo du, datorren ekainaren 7an. Joateko asmoa dutenek izena emateko zerrenda elkartean bertan aurkituko dute, maiatzaren 31 bitartean. Asmoa dute goizeko 05:00etan abiatzea, Berastegin bazkaltzea eta arratsaldean autobusez itzultzea. Ibilbidea da: Eula, Besabi, Adarra, Azketa, Leitzalarrea eta Leitza. Zortzi orduko martxa izango da, gutxi gorabehera. Dutxatzeko aukera ere izango da Leitzako kiroldegian.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!