Innervision izenburuarekin musika emanaldia eskainiko du Joxan Goikoetxeak igandean Kursaaleko Kubo-Kutxa aretoan. Ondoan izango ditu Arantxa Irazustaren ahotsa, Roberto Yaben gitarra eta Felipe Ugarteren hang eta waterphonea.
Ciria/Zugasti erakusketa
Kontzertuak azken bi hilabeteetan Jose Manuel Ciriak eta Jose Zugastik izan duten erakusketari bukara emango dio. Sarrera doanekoa izango da, baina leku kopurua mugatua izango da.