Elkar dendak ipuin ilustrazio lehiaketa antolatu du, 10 urte arteko haurrentzat. Lehiaketaren oinarriak Hernaniko Elkar dendan
eskura daitezke edo bestela www.elkar.com web gunean. Lehiaketan parte hartzeko Joxan Ormazabalen Hitz eta Zaunka ipuinaren inguruko marrazkiak aurkeztu behar dira eta ipuina bera dendan edo Elkarren web gunean eskuratu daiteke.
Lanak apirilaren 17a baino lehen aurkeztu behar dira eta sariak 40 eta 60 euro artekoak izango dira. Saridunak maiatzaren 9a baino lehen jakinaraziko dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!