Karril bat itxita Axala eta Laubidieta artean

Kronika - Erredakzioa 2009ko api. 14a, 02:00

Lur jauzia izan zen larunbatean Axala eta Laubidieta artean eta lurraren zati bat zartatu egin zen. Geroztik karril bat itxita dago kotxeentzat eta semaforoak jarri dituzte kotxeak ondo dagoen karriletik bideratzeko. Trafikoa arintze aldera, Udaltzaingoak gomendatu du herriko beste sarrerak eta irteerak erabiltzeko, esaterako: Antziolatik atera daiteke herritik eta sartu Sorgintxulotik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!