GAUR 78 urte beteko dira IIgarren Errepublika aldarrikatu zela eta urteurren honen bueltan, Ezker Batuak alderdiak ekitaldia egingo du igandean Eibarren. Hernaniko Ezker Batuak gonbitea luzatu die militante eta jarraitzaileei parte hartzeko. Ekitaldia goizeko 11:30ak aldera hasiko da, Eibargo Unzaga plazan, eta bertan bilduko dira, alderdiko militante, jarraitzaile eta kargu publikoak. Ordu horretan ekitaldi politikoa egingo da eta bertan bilduko dira EBko koordinatzaile nagusia den Mikel Arana eta Isabel Salud PCE-EPKko idazkari nagusia. Eguerdiko 12:00etan Marcelo Usabiaga militante antifrankista historikoak bandera errepublikarra igoko du.
«Balio errepublikarrak»
Ezker Batuak egun honen bueltan kaleratutako idatzian adierazi duenez «Errepublika ez da iragana, gero eta zabalduagoa dagoen gizarte-balioa da Euskadin; horrekin batera, erabat askea den gizartean aldeko aukera ideologikoa ere bada».
Zentzu honetan, Ezker Batuak nabarmendu nahi izan du «Errepublikaren aldeko borroka beste era bateko mundua sortzerik badagoela erakusteko modua ere» badela.