Larunbatean jokatuko dira Galarretan masterreko aurreneko partiduak

Kronika - Erredakzioa 2009ko api. 13a, 02:00

LARUNBATEAN Pacharan Baines masterreko partiduak jokatuko dira Galarretan, final laurdenetako bueltako aurreneko partiduak. Txapelketa joan den apirilaren 11n hasi zen Isabako frontoian. Txapelketak hiru fase izango ditu: orain final laurdenetako partiduak ari dira jokatzen; apirilaren 25etik aurrera finalerdietako partiduak jokatuko dira; eta txapela erabakiko duten finalak martxoaren 9an (Galarretan) eta maiatzaren 16an (Labriten) jokatuko dira. Txapelketaren berezitasuna da joan eta etorriko partiduetara jokatuko direla bai kanporaketak eta baita finala ere: partiduetako bat frontoi motzean jokatuko da eta bestea frontoi luzean, Galarretan esaterako.

Orain arteko emaitzak
Txapelketan zortzi bikote ari dira jokatzen: Zeberio II-Ion; Uterga-Etxeberria III, Urriza-Badiola; Ezkurra-Olazar; Matxin III-Urrutia; Juaristi-Iriarte; Iñigo-San Miguel eta Altuna II-Etxabe. Orain artean final laurdenetako joaneko partiduak jokatu dira eta hauek izan dira emaitzak: Iñigo-San Miguel 40/Altuna II-Etxabe 29; Matxin III-Urrutia 40/Uterga-Etxeberria III 35; Juaristi-Iriarte 32/Urriza-Badiola 40; Ezkurra-Olazar 40/Zeberio II-Ion 33. Fase bakoitzean aurrera egingo du, joan eta etorriko partiduak kontuan hartuta, tanto gehien lortzen dituen bikoteak. Final laurdenetako bueltak partiduak larunbatean hasiko dira Galarretan, bertan bi partidu hauek jokatuko dira: Ezkurra-Olazar/Zeberio II-Ion; eta Juaristi-Iriarte/Urriza-Badiola.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!