Aritz Sound System bihar Tilosetan

Kronika - Erredakzioa 2009ko api. 18a, 02:00

Igandetako Tilosetako musika saioekin hasiko dira bihar, berriro ere. Saio hauetan musika jartzaile ezberdinek saioak eskaintzen dituzte. Bihar, aurreneko saioan, Aritz Sound Systemek jarriko du musika, reggae, rap, soul eta funk estilokoa, besteak beste. Bihar arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara, Tilosetan. Apirilaren 26an eta maiatzaren 3, 17 eta 24an ere izango dira saio gehiago.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!