Bi ikastaroetan izena emateko aukera dago oraindik ere

Kronika - Erredakzioa 2009ko api. 16a, 02:00

Udaletxeko Berdintasun Sailak Jabetze Eskola izenarekin emakumeentzako ikastaroak antolatu ditu. Oraindik ere badago aukera bi ikastaroetan izena emateko. Alde batetik, Emakumeentzako autodefentsa ikastaroan eman daiteke izena. Ikastaroa apirilaren 25ean izango da, goiz eta arratsaldez. Bestalde, Gure amonengatik ikasiaz ikastaroan eman daiteke izena. Ikastaro honetan norbere familiako emakumeen bizipenak, ekarpenak eta zailtasunak aztertuko dituzte, besteak beste. Ikastaroa apirilaren 22an hasiko da, eta 10 ordukoa izango da: asteazkenetan, arratsaldeko 17:30etatik 19:30etara. Ikastaroak Biterin izango dira. Izena emateko: 943 33 68 02 telefonora deitu edo marijo-m@hernani.net . Matrikulak 6 euro balio du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!