San Antonioak ospatuko dituzte ekainaren erdialdean Ereñotzun. Jaiak iragartzeko kartel lehiaketa antolatu dute aurten ere.
Lanak maiatzaren 15a baino lehen aurkeztu behar dira eta
12 cm.ko zabalera eta 32 cm.ko altuera izan behar dute.
Lanak paperean aurkeztu behar dira, koloretan eta edozein modalitate artistikoan. Formatu digitalean aurkeztea ere
eskertuko da. Kartelean San Joan Jaiak, Ereñotzu eta 2009
hitzak agertuko dira. Lanak kartazal haundi batean aurkeztuko dira, egilearen daturik gabe. Barruan, kartazal itxi batean,
egilearen izena, helbidea eta telefonoa idatziko dira.
Sari bakarra izango da, 100 eurokoa. Lanak honako helbidean entregatu behar dira: Ereñotzuko Olak auzo-elkartea,
Ereñotzu 22 3A, 20.128 Hernani.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!