Aste Santuko oporraldiaren ondoren Gazte Txokoak ateak irekiko ditu berriro ere

Kronika - Erredakzioa 2009ko api. 14a, 02:00

ASTE Santuko oporraldiaren ondoren, 12 eta 17 urte arteko herriko gazteek Gazte Txokoko ateak irekita izango dituzte gaurtik aurrera. Gaurkoan zine saioa izango dute, oporretako nagiak kentzen hasteko. Bihar eta etzi, elkar apaintzen ariko dira, rasta extensio tailerra antolatu baitute. Ostiralean zinemara joango dira eta jakinarazi dute sarrerak 3 euro balio duela. Larunbatean La Jungla jokoko txapelketa egingo dute eta igandean boleibolean ariko dira. Gazte Txokoa asteartetik igandera izaten da irekita: asteartetik ostegunera arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara; eta ostiraletik igandera arratsaldeko 17:00etatik gaueko 21:00etara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!