UDAL berdintasun Sailak gazteen arteko portaera sexisten inguruko hausnarketa bultzatu eta portaera hauek saihesteko bideak jarri nahian, ekimen berri bat jarri du martxan. Alde batetik, hitzaldia bat antolatu du, apirilaren 22rako, Portaera sexistak gazteen artean izenburua duena. Solasaldia, bereziki, gurasoentzako antolatu dute, eta gaian adituak diren Edurne Mendizabal, Ibon Arrizabalaga, eta Maitena Monroyk dinamizatuko dute. Beste alde batetik, apirilaren 25erako egun osoko autodefentsa ikastaroa antolatu du Berdintasun Sailak, emakumeentzat.
Gaztetatik tratu onen
aldeko jarrera sustatu
Ekimen honen bidez gurasoei orientazioa eskaini nahi zaie seme-alaben heziketan, izan ere, «seme-alabentzat onena nahi den arren gurasoen kezka eta beldurrek haien askatasuna mugatu baitezakete» adierazi dute Berdinatasun Kontseilutik. Horrekin batera, azaldu dute badirela «bizi dugun gizarte sexista honetan bereziki gure alabek jasan ditzaketen arazo batzuk (erasoak...). Hori saihestu nahian haien bizitzak zorrotzago kontrolatzen baditugu, neska gazteek bidegabekeria berri bat jasaten ari direla sentitu dezakete».
Guzti honi buruzko gogoeta da bultzatu nahi dena eta bidez batez, tratu onen aldeko konpromisoak eta jarrerak sustatu.
•Apirilak 22, asteazkena, 19:30etan, Biterin.
‘Portaera sexistak gazteen artean. Gurasoekin
solasaldia’.
Hizlariak: Edurne Mendizabal eta Ibon Arrizabalaga (Hernaniko
ikastetxeetan ‘tratu onak sustatuz’ programaren bideratzaileak; eta Maitena Monroy (emakumeentzako autodefentsan aditua).
• Apirilak 25 larunbata, 10:00-14:00/15:30-19:30, Biterin.
‘Autodefentsa ikastaroa
emakumeentzat’. Maitena Monroyren eskutik.